KONTZEPTUAK ARGITU. NAHI DUGUN LIBURUTEGIA.
“Ricardo Baroja” ikastetxe publikoan, bertze edozein ikastetxetan bezala, eskolako liburutegi baten “zer eta zertarako” argi edukitzea ezinbertzekoa da. Bi galdera hauei erantzuna emateak ahalbidetuko du eskolako liburutegia/baliabide zentroaren garapen sendoa bai hezkuntza administrazioaren aurrean, baita ikastetxean emanen zaion benetako erabilpenean ere. Ezarpenak, modak, burutapen irreflexiboak, lan taldeen desanimuak … horien guztien gainetik jarriko gara argi badugu “eskolako liburutegia/baliabide zentroaren” etorkizuna zuzenean lotuta dagoela kultura digitalaren garapenarekin eta oinarrizko konpetentzietan azaltzen diren edukiak (irakur konpetentziak, konpetentzia informazionala eta konpetentzia literarioa) ikasteari eman behar zaion laguntzarekin. Planteamendu honen bidez, hezkuntza teknologikotik aldendu egin nahi dugu, baliabideak baliabide bertzerik ez direlako, teknologia, eta sekula ez helburuak. Hezkuntza funtsa, trebetasun linguistiko eta kognitiboetan oinarritzen da, ulermena eta eduki ezberdinen lanketa ahalbidetuko dutenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario