sábado, 27 de noviembre de 2010

Liburutegiko Araudia

Egoki funtzionatu ahal izateko, Liburutegian denok errespetatu behar ditugun arauak dira honako hauek:

LIBURUTEGI/BALIABIDE GUNEKO ARAUAK

1.- Ikasleak Liburutegira euren tutoreak edo beste irakasleren batek lagundurik joanen dira, ikastalde horrentzat erabakitako asteko ordutegian.

2.- Liburutegi/baliabide gunea xuxurla eta lasaitasunaren eremua da. Horregatik, bertara poliki, lasai eta isiltasunean sartuko gara, eta bertan gaudenean, baxu eginen dugu solas.

3.- Liburutegi/baliabide guneko dokumentu eta ekipamendu guztiak zainduko dira; erabilpen desegokiagatik zerbait puskatu edo galtzen bada, berria jarri beharko dute.

4.- Hiztegiak, entziklopediak eta kontsultarako materialak liburutegian soilik erabiltzen ahal dira.

5.- Maileguen erregistroa automatizatuta dago. Liburutegiko eremuan, maileguak, txikien kasuan, irakasleak eginen ditu. Hirugarren zikloko ikasleek, maileguak beraiek bakarrik egin ahal izango dituzte, baina beti, irakaslearen edo liburutegiko arduradunaren oniritziarekin.

6.- Maileguak, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat 15 eguneko iraupena izanen du (pertsonako bi liburu gehienez). Mailegua luzatu daiteke bertze 15 egunez aldez aurretik liburutegiko arduradurari maileguaren luzapena eskatuta.

7.- Liburutegiko eremuan, apaletan dauden dokumentuak, beti modu egokian utziko ditugu hau da, zutik eta bizkarra agerian dutelarik. Hartutako dokumentu bat, nondik hartu dugun atzendu bazaigu, harrerako mahai gainean utziko dugu, eta gero, liburutegiko arduradunak bere tokira itzuliko du

8.- Liburutegiko arduraduna, eta kolaboratzaileak (lan taldeko bertze irakasleak eta ikasle laguntzaileak) itzulitako liburuak apalategian berriz jartzeko arduradunak izanen dira.

9.- Gabonetan eta Aste Santuko oporretan liburuak maileguan hartzen ahal dira. Udako oporren aurretik liburu eta material guztiak itzuliko dira ikasturte bukaerako kontrola egin ahal izateko.

10.- Baliabide gunean dauden ordenagailuak bakarrik informazioa bilatzeko eta kontsulta lanak egiteko erabiliko dira. Jokoak, informatikan trebatzeko ariketak eta oro har, langintza informazionalarekin zerikusia ez duten ekintzak garatzeko ordenagailuok ezin izango dira erabili.

11.- Interneten erabilera, irakasle edota liburutegiko arduradunaren aginduetara mugatuko da.

12.- Memoria eramangarri eta inprimagailuaren erabilera ere, irakasle edo liburutegiko arduradunaren baimenarekin eginen da.

13.- Ongi ez dabilen zerbait edo ongi ez dagoen zerbait ikusten badugu, ez gara inoiz saiatuko gu konpontzen. Hori gertatzen denean, irakasleari edo liburutegiko arduradunari erranen diogu. Hala nola, inoiz ez gara ordenagailuetan programa bat instalatzen saiatuko, eta “mahai gainen” konfigurazioak ezin dira aldatu.

14.- Liburutegi/baliabide gunean ezin da ez jan eta ez edan eta guztia aurkitu dugun bezain txukun utziko dugu.

15.- Ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiek liburutegiko txartela izango dute. Honek barra kode baten bidez, informatizatutako mailegu mugimenduak ahalbidetuko ditu. Gurasoek ere, hala eskatzekotan, irakurle txartela ere izaten ahal dute. Txartel guztien kudeaketa liburutegiko arduradunak eta berarekin diharduen lan taldeko partaideek eginen dute.

16.- Liburutegia/baliabide zentroaren araudi hau Ikastetxearen Barne Araudiari txikituko zaio.




ONGI ETORRIAK IKASTETXEKO LIBURUTEGI BERRIRA!

Ikastetxeko liburutegi berritua aurkeztera gatoz blogg honetan. Zergatik berria? Lehengoaren itxura berdina izan arren, badirelako berrikuntza zenbait:
  1. Mediateka antolatu dugu hiru ordenagailu jarriz (laugarren bat laster lortzea espero dugu) Interneten konektaturik. Guraso Elkarteari eskerrak eman behar dizkiogu publikoki egin duten ahaleginagatik hiru ordenagailu hauek finanziatzearekin. AUPA GURASOAK! MILA ESKER! Material informatikoaz gain, cd-romak, dvdak, videoak, ... Hezkuntza Komunitatearen eskura jarri dugu bai liburutegiko orduetan bai maileguan emateko. Ah! Ez ahaztu mailegu zerbitzuaz gozatzeko erabiltzaile txartela behar duzula!
  2. Ikerketa lanak egin ahal izango ditugu bertan, informazioa, euskarri ezberdinak erabiliz, bertan kudeatu ahal izango baitugu.
  3. Irakurketa txoko berri bat egokitu dugu goxo goxo egon ahal izateko ipuin bat aditu edota irakurtzen dugun bitartean.
  4. Eta gainera, etxeko lanak, mailegua eta lehen eskaintzen zituen zerbitzu guztiak mantentzen eta hobetzen saiatuko gara.
Beraz, ikasle, irakasle, bestelako langileak eta gurasoak nahi duzuenean etorri gure liburutegira eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzera!

Etiquetas