sábado, 27 de noviembre de 2010

ONGI ETORRIAK IKASTETXEKO LIBURUTEGI BERRIRA!

Ikastetxeko liburutegi berritua aurkeztera gatoz blogg honetan. Zergatik berria? Lehengoaren itxura berdina izan arren, badirelako berrikuntza zenbait:
  1. Mediateka antolatu dugu hiru ordenagailu jarriz (laugarren bat laster lortzea espero dugu) Interneten konektaturik. Guraso Elkarteari eskerrak eman behar dizkiogu publikoki egin duten ahaleginagatik hiru ordenagailu hauek finanziatzearekin. AUPA GURASOAK! MILA ESKER! Material informatikoaz gain, cd-romak, dvdak, videoak, ... Hezkuntza Komunitatearen eskura jarri dugu bai liburutegiko orduetan bai maileguan emateko. Ah! Ez ahaztu mailegu zerbitzuaz gozatzeko erabiltzaile txartela behar duzula!
  2. Ikerketa lanak egin ahal izango ditugu bertan, informazioa, euskarri ezberdinak erabiliz, bertan kudeatu ahal izango baitugu.
  3. Irakurketa txoko berri bat egokitu dugu goxo goxo egon ahal izateko ipuin bat aditu edota irakurtzen dugun bitartean.
  4. Eta gainera, etxeko lanak, mailegua eta lehen eskaintzen zituen zerbitzu guztiak mantentzen eta hobetzen saiatuko gara.
Beraz, ikasle, irakasle, bestelako langileak eta gurasoak nahi duzuenean etorri gure liburutegira eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Etiquetas